Hau diote nitaz

BINKE
 
Galdakaoko eta Usansoloko BINKE aldizkaritik Sormene jaialdirako deitu izan dugu Peio, lau egunetako ekitaldi guztiak kubritzeko. Eta asko eskertu da, bere argazkien kalitateaz gain, hauek bidaltzeko izan duen azkartasuna. Hedabide batean asko estimatzen da hori!
OXABI
 
Sarritan izan da Peio gure kontzertuetan, zure borondatez eta inoiz baita guk kontratatuta ere. Denetan txukun, ixil eta arin. Tipo atsegina eta hurbila! Besarkada bat, lagun!
Kai Nakai
 
Plazer bat da Peio etortzen den bakoitzean. Talentu propioa dauka eta bere argazkietan kontzertuetan bizitzen duguna transmititzea lortzen du. Oso tipo jatorra eta atsegina, eta gainera, beti irribarre batekin aurpegian.
Idoia
 
Plazera da Peiorekin lan egin izana. Profesionaltasuna eta gertutasuna. Milesker Peio!
Merina Gris
 
Beti oso gustora Peiorekin. Bere lana txukun txukun egiteaz gain musikariari bere tartea uzten dio uneoro, egoera ezin erosoagoa izan dadin
STR
 
Peiok egiten duen lana ezinhobea da, profesionaltasuna, diskrezioa eta hurbiltasuna.
Eskerrik asko Zama!
Gürepoke
 
Hamarrekoa. Profesional izugarria, estilo propioa eta izaera bakarra duena