kAIXO!

Zamawithacamera - img-2941.jpg

Nire izena Peio Zamalloa Zarate da, baina Zama deitu diezadakezu.

Kontzertuetan espezializatutako argazkilaria naiz, hau da, nire bi pasioak batuz lan egiten dut, zuzeneko musika eta argazkilaritza.


Nire historia kontatuko dizut,

Beste argazkilari batzuk ez bezala, ni ez naiz txikitatik kameraz inguratuta egon, izan ere, musika mundutik hurbilago nengoen, etxean arraroa zen Hertzainak, Kortatu edo Ken Zazpiren abesti mitikorik entzuten ez zen eguna. 17 urterekin hasi zitzaidan argazkigintzarekiko benetako interesa pizten, gabon haietan gurasoek kamera bat oparitu zidaten, nola funtzionatzen zuen ikasi nuen, eta beno, historioaren zati hau beste edozein argazkilarirena izango dela uste dudanez, ez naiz askoz gehiago luzatuko, baina kontzertuetan nola hasi nintzen bai kontatuko dizuet. 2019ko Bilboko Aste Nagusia zen, lagunekin nengoen Enkore taldearen azken kontzertuetako batean, taldeko argazkilaria agertu zenean. Bi aldiz pentsatu gabe, argazki pare bat ateratzeko kamera utziko ote zidan galdetu nion, eta, harrigarria bada ere, baietz esan zidan. Kamera itzuli aurretik, berrikusi egin nituen irudiak, eta ez ziren batere bereziak izan, baina bai, ordea, argazki moduan harrapatuta geratu ziren kontzertuko une horiek atzematean sentitu nuen zoriona. Geroago, eta pandemiaren erdian, 2020aren amaieran, argazkilari gisa joan nintzen nire lehen kontzertura, eta emaitza espero nuena izan ez bazen ere, berriro sentitu nuen Bilboko kontzertuan sentitu nuen poztasun hori, kamera eskuetartean nuela. Kontzertu horrek konturarazi ninduen honekin jarraitu behar nuela, eta hala izan zen. Egun horretatik aurrera Zetak, En Tol Sarmiento edo Skakeitan bezalako talde garrantzitsuen 60 kontzertu baino gehiagotan egon naiz, Donostia festibala edo Hatortxu rock bezalako jaialdietara ere joan naiz argazkilari gisa eta, egia esan, hau hasiera besterik ez dela izan iruditzen zait, lehen egunean bezala lan egiteko gogo berarekin jarraitzen dut eta.

Horretaz gain, lagunartean, naturan edo egiten ditudan irteeretan, bizi ditudan momentuak ere atrapatzen ditut nirekin kolaboratu nahi duten marken sare sozialetarako edukia sortzen dudan bitartean. Horren adibide izan da Gure Poke, hainbat aldiz bere instagram kontuaren edukia sortzeko nigan konfiatu izan duena.

Suposatzen dut honaino iritsi bazara konturatuko zinela asko gustatzen zaidala egiten dudana, eta hau da batez ere gustora sentitzen naizen lanak egiten ditudalako eta proiektu horri benetan laguntzea gustatuko zaidalako da. Era berean, asko gustatzen zait proiektu berriak ezagutzea, eta, beraz, ideiaren bat baduzu buruan eta lagun zaitzakedala uste baduzu, nirekin harremanetan jartzera animatzen zaitut, pozik entzungo dut zure proposamena!